REAL SOCIEDAD 0-1 ATHLETIC CLUB

Txapelik gabe

Realak 0-1 galdu du Athleticken aurka gaur arratsaldean Anoetan jokatutako EH Txapelaren finala. Zuri-gorriek Maroanek bigarren zatian sartutako golari esker lortu dute garaipena.

Partida oso parekatua izan da, eta Realeko jokalari ugarik huts egin dute nazioarteko konpromisoak direla eta. Lehen zatian ez da ia aukera garbirik egon, Maroanek egindako jaurtiketa bat izan ezik, langatik oso gertu kanpora atera dena.

Bigarren zatia hasi bezain laster, Aihenen gola baliogabetu dute (lehen zatian Johanekoren beste gol bat ere baliogabetu dute), eta Gorrotxak eskuinarekin egindako jaurtiketa ere gertu egon da Matarazzoren taldea aurretik jartzeko. Atsedenaldiaren ondorengo ordu laurdenean, geldikako jokaldi batean, Maroanek buruz sartu du gola, zuri-gorriei aurrea emateko.

EH Txapela Bilbora doa. Realari dagokionez, erritmoa mantentzeko eta lan aste bati amaiera emateko neurketa izan da; orain, ligako lehiaketari ekiteko unea iritsi da.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro (Marrero, min.46), Rupérez (Lebarbiera, min.85), Beitia, Pacheco, Aihen (Sergio Gómez, min.58), Gorrotxa (Aguirre, min.71), Turrientes (kap)(Soler, min.71), Marín (Dani Díaz, min.68), Zakharyan, Marchal (Barrene, min.58) eta Guedes (Carrera, min.85).

Athletic Club: Santos, Rincón (Areso, min.62), Paredes (Vivian ,min.71), Yeray (Jauregizar, min.46), Johaneko (Yuri, min.71), Prados (Gerenabarrena, min.62), Rego, Berenguer (Serrano, min.46) Canales (Williams, min.62), Navarro (Sancet, min.62) eta Maroan (Guruzeta, min.71).

Gola: 0-1: Maroan, min.58.

Epailea: Luis Bestard. Txartel horia atera die etxeko Gorrotxari eta kanpoko Rincóni.

Ikusle kopurua: 9.678 pertsona.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!