EH TXAPELA

Ostiralerako informazio erabilgarria

Hona hemen ostiralean Anoetan (19:00etan), Reala eta Athletic Club taldeen arteko EH Txapelaren finalari buruzko informazio erabilgarria:

Ateen irekiera, ordubete lehenago

Estadioko 1, 4, 10, 11, 16 eta 20 ateak izango dira bazkideentzako sarrerak. Hauek 18:00etan irekiko dira. Erositako sarreren ateak 5, 12 eta 19 izango dira. Sartzeko, bazkide-txartel fisikoa, bazkide-txartel digitala (Realzale aplikazioan integratua), edo partidako sarrera erabili ahal izango dira. Estadioko beheko eraztuna soilik egogngo da zabalik.

NFC formatuko txartela

Realak arrakastaz ezarri zuen joan den denboraldian NFC formatuko txartel digitala, estadiora azkar, eroso eta erraz sartzeko modu berria. Dagoeneko deskarga daiteke denboraldi berriko NFC txartela.

Sarrerak

Realeko bazkideentzat sarrera doakoa izango da (bazkide txartela sarreran erakutsi beharko dute); Athletic Clubeko bazkideek, berriz, 15 euro ordaindu beharko dituzte. Publiko orokorrarentzat sarreren prezioa 30 eurokoa izango da eta 10 urtetik beherakoentzat sarreren salneurria 10 eurokoa izango da. Soilik estadioaren beheko eraztuna egongo da zabalik, bai bazkide bai gainontzeko zaleentzat. Estadioaren beheko eraztuna soilik egongo da zabalik, bai bazkideentzat, bai publiko orokorrarentzat salgai jarriko diren sarreretarako.

- Lortu aforo generaleko sarrerak

Athletic Clubeko zaleek talde zuri-gorriko lagunarteekin batera kokatu nahi badute, Iparraldeko Harmailan hartu beharko dituzte sarrerak, bertan egongo baita haien animazio zona.

Garraio publikoa

Euskotren zerbitzu berezia

DBus zerbitzu berezia

Hospitality eta aparkalekua

Ez daude erabilgarri partida honetarako.

Anoetako denda

Anoetako denda bere ohiko ordutegian egogno da zabalik (10:00-20:00). Bestalde, beste denboraldietako produktuetako outlet-a 8 atean egongo da eskuragai 17:00etatik 20:00etara.

Keler Espazioa

Ez da irekiko aste honetan.

Bizikleta aparkalekua

Bizikleta eta patineteentzako aparkalekua itxita egongo da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!