Euskal Herria Txapelaren finalaren atariko ekitaldian, euskal futbol osoak Mikel Etxarriri merezitako omenaldia egiteko aukera izan du. Lasarteoriarrak ibilbide bikaina egin du entrenatzaile gisa eta euskal entrenatzaileen prestakuntzan. Gaur arratsaldean, Realak eta Athleticek aitortza egin diote, eta, hedaduraz, euskal futbol osoak ere bai.
Etxarri Realeko teknikari izan zen, hainbat eginkizunetan. Lehen taldeko bigarren entrenatzailea, kirol zuzendaria eta Sanseko entrenatzailea izan zen; SD Eibar ere entrenatu zuen, eta azken urteotan, José Ángel Iribarrekin batera, Euskal Selekzioko hautatzailea izan da. Baina Etxarri euskal entrenatzaileen artean ere oso maitatua da, Gipuzkoako Entrenatzaileen Eskolan egindako lanari esker. Hamarkadetan zehar, bere ezagutza ehunka entrenatzaileri helarazi die bertan.
Gaur arratsaldean, familiaren babespean, bi taldeek pasillo ederra egin diote finala hasi aurretik. Atsedenaldian, presidentetzako palkoan, Realaren eta Athleticen hainbat opari jaso ditu. Jardunaldi berezia izan da futbola, Reala eta Gipuzkoa bihotzez eta arimaz bizi izan dituen pertsona batentzat.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin