REAL SOCIEDAD 19 URTEZ AZPIKOAK

Shanghai Future Star Cup txapelketa

Shanghai Future Star Cup txapelketan parte hartzera gonbidatu dute Reala.

Nazioarteko txapelketa honek munduko akademia eta talde onenak bilduko ditu Txinako metropolian eta Realak, 17 urtez azpiko jokalariekin osatutako selekzio parte hartuko du.

Klub txuri urdina Txinara joango da aurredenboraldi berezi bat egitera, eta kirolari gazteen garapenerako hitzordu garrantzitsua izango da zalantzarik gabe.

Bidaia hau bat dator klubaren nazioarteko proiekzioa eta emakumezkoen futbolaren hazkundea bultzatzeko apustuarekin.

Asiarako ateak zabaltzen dituen akordioa

Tximist Fundazioak eta Shanghai Football Associationek lortu duten akordioari esker, klubak gonbidapena jaso du emakumezkoen lehen edizio honetan parte hartzeko.

Realarekin batera, Europako bost talde lehiatuko dira: Real Madrid, Manchester City, Arsenal, Paris FC, eta FC Bayern Munchen. Gainera, Txinako 17 urtez azpiko selekzioa eta Shanghai Football Association lehiatuko dira, goi mailako txapelketa honetan.

Kirol eta kultura esperientzia paregabea

Realeko harrobiko jokalarientzat, gonbidapen hau aukera aparta da: munduko hainbat lekutako taldeekin lehiatu, ikasi eta kultura partekatu ahal izango dute.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!