Gure taldeak esperientzia berezi batez gozatzen jarraitzen du Shanghai Future Star Cup txapelketan. Munduko harrobi eta talde onenetako batzuk bildu dira egunotan Txinako hirian.
Gure harrobiko 17 urtez azpiko jokalarien selekzio batek osatutako talde txuri urdinak amaitu du multzoen fasea, Arsenal, Paris FC eta Shanghai Football Association taldeen aurka jokatu ostean. Maila handiko hiru neurketa izan dira, gure jokalariek joko estilo ezberdinen aurka lehiatzeko eta nazioarteko esperientzia honetan hazten jarraitzeko.
Txuri urdinek Arsenal taldearen aurkako porrotarekin ekin zioten txapelketari. Bigarren neurketan, ordea, erreakzionatu eta garaipena lortu zuten Paris FCren aurka. Multzoen faseko azken partidan, berriz, berdinketa lortu zuten Shanghaiko taldearen aurka, eta horrela eman diote amaiera txapelketako lehen faseari.
Erronka berriak
Multzoen fasea amaituta, txapelketaren bigarren faseari ekingo dio orain gure taldeak. FC Bayern München izango du aurkari lehen neurketan, eta, emaitzen arabera, Manchester City edo Real Madrid izango du aurkari Shanghaiko azken partidan.
Maila handiko beste bi neurketa izango dira, Europako harrobi indartsuenetako batzuen aurka minutuak, esperientzia eta ikaskuntzak pilatzen jarraitzeko.
Futbola baino askoz gehiago
Shanghai Future Star Cup txapelketako parte hartzea lehiaketatik harago doa. Txinan egiten ari diren egonaldian, gure jokalariek kirol eta kultura errealitate ezberdin bat gertutik ezagutzeko, beste herrialdeetako futbolariekin esperientziak partekatzeko eta denboraldi-aurre berezi batez gozatzeko aukera izaten ari dira.
Nazioarteko esperientzia honek gure jokalari gazteen garapenaren, emakumezkoen futbolaren sustapenaren eta Klubaren nazioarteko proiekzioaren alde egiten dugun apustua indartzen du.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin