Realak hiru puntu garrantzitsu eskuratu ditu gaur eguerdian Zubietan Sevilla FC mendean hartu ondoren. Txuri-urdinek garaipena lortu dute neurketa lehiatu batean, eta sentsazio onekin ekingo diote nazioarteko atsedenaldiari.
Lehen zatian ez da gol aukera handirik izan, eta bi taldeak partidaren kontrola hartzen saiatu diren arren, ez dute atezainak estutasun handietan jartzerik lortu. Lehen aukera txuri-urdinena izan da. Ceciliaren erdiraketa bat urruntzen saiatu da Marques, baina baloiak ate aldera hartu du eta Sullastresek esku hartu behar izan du gola saihesteko. Partida hainbat minutuz etenda egon da epaile nagusiaren lesioaren ondorioz, eta azkenean laugarren epaileak ordezkatu behar izan du. Jokoa berriro martxan jarri ondoren, Intzak korner baten aldaratzea baliatu du area ertzetik jaurtitzeko, baina Sullastresek arazorik gabe harrapatu du baloia. 42. minutuan, berriz, Juliak geldiketa ona egin du Gemmaren jaurtiketa batean, kanpoko taldearen aukera arriskutsu bakarrean. Gehiagorako tarterik gabe, golik gabe iritsi da partida atsedenaldira.
Aldageletatik bueltan, Reala beste martxa batekin zelairatu da, berdinketa hausteko asmoz. Hasi eta berehala, Intzak gola egiteko aukera izan du Arolaren erdiraketa buruz errematatu ondoren, baina baloia kanpora joan da. Txuri-urdinek estutzen jarraitu dute, eta Sonyak ere aukera izan du penalti puntutik egindako jaurtiketa batekin, baina Sevillako defentsak baloia desbideratu du. Eta korner horretan bertan iritsi da saria. Hainbat aldaratzeren ondoren, Claudia Florentinok, guztietan azkarrenak, area txikian solte geratu den baloia aprobetxatu du buruz sare barrura bidaltzeko eta Realarekin bere lehen gola sartzeko. Ez dira horrekin konformatu donostiarrak, eta erasoan jarraitu dute. Lehenik, Camik area ertzetik egindako jaurtiketa batekin, eta ondoren, Ceciliaren erremate batekin, baina Sullastresek baloia gelditu du.
Hiru puntu gehiago poltsikora eta garaipen batekin agurtu dute txuri-urdinek Zubieta. Orain, FIFAren nazioarteko atsedenaldia izango da, eta lehiaketara itzultzean A Coruñara bidaiatuko dute Deportivo taldearen aurka jokatzeko.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: J. Arrula, L. Camino, Florentino, Apari, Moraza (Esther, min. 88), Ainoa, Ainhoa M. (Arola A., min. 46), Cahynová, Intza , Cecilia (Seelenfreund, min. 80) y Keefe (N. Eizagirre, min. 64).
Sevilla FC: Sullastres, Alba López (Claudia Blanco, min. 70), Marques, I. Arnaiz, Raquel, L. Pérez (Andrea A., min. 62), Alicia (Esther, min. 62), Gemma (Barrios, min. 77), S. Castelló, Rosa M. eta Kanteh (Blom, min. 86).
Golak: 1-0: Florentino, min. 55';
Epailea: Planes Terol sustituida por la cuarta árbitra Barcala en el minuto 23 por lesión. Ha amonestado a la local Intza.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin