SANSE 0-3 CÁDIZ CF

Zigor gogorregia

Vídeo

Sansek 0-3 galdu du Cádiz CFren aurka Zubietan, neurketaren zati handi batean lehia parekatua izan den norgehiagokan. Txuri-urdinek maila ona erakutsi dute talde andaluziarraren aurka, baina bigarren zatia hasi eta berehala Marchalen txartel gorriak partidaren bilakaera baldintzatu du.

Lehen zatiaren hasieran, bi taldeen arteko indarrak parekatuak egon dira. 20. minutua igarota, Ruperezek lehen aukera izan du Marchalen pasea jaso ondoren, baina jaurtiketa gutxigatik joan da kanpora. Mariezkurrenak ere abagunea izan du donostiarrak aurretik jartzeko, zutoinetik oso gertu kanpora atera den erremate batekin. Hala ere, cadiztarren lehen iritsieretako batean, Corderok aurretik jarri ditu kanpokoak, jaurtiketa on batekin baloia sare barrura sartuz.

Bigarren zatian ez da aukera argirik egon, Marchalek bigarren txartel horia ikusi eta kanporatua izan den arte, García Pascual bultzatu ondoren. Handik gutxira, Gorosabelek area barruan baloia eskuarekin ukitu zuelakoan penaltia adierazi du epaileak, baina VAR-ean kontsultatu ondoren, erabakia zuzendu eta penaltia baliogabetu du. Ez zegoen beste aukerarik… Bat gutxiagorekin jokatzen egon arren, gipuzkoarrek berdinketaren bila jarraitu dute. Mariezkurrenak beste abagune bat izan du eta Carrerak ekintza bikain bat egin ondoren, baloia Dani Diazi utzi dio. Zoritxarrez, area kanpotik egindako jaurtiketa oso gutxigatik atera da kanpora. Gure bigarren taldea unerik onenean zegoenean, Izetak aldea handitu du bigarren gola sartuz eta, azken txanpan, Borja Vázquezek hirugarrena egin du Corderok ateratako falta baten ostean. Luzapenean, Carrerak ere bigarren txartel horia ikusi eta kanporatua izan da.

Porrota Zubietan Marchalen txartel gorriaren ondoren asko zaildu den neurketa batean. Txuri-urdinak egoerari buelta ematen saiatuko dira datorren jardunaldian, etxetik kanpo Valladoliden aurka hiru puntuak eskuratu eta borrokan jarraitzeko helburuarekin.

Fitxa teknikoa:

Sanse: Olasagasti, Ruperez (Garro, min. 30), Beitia (kap.), Kita, Agote (Osazuwa, min. 85), Carbonell, Aguirre (Gorosabel, min. 66), Díaz (Adjabeng, min. 85), Marchal, Mariezkurrena (Soroeta, min. 66) eta Carrera.

Cádiz CF: David Gil (kap.), Gocholeishvili, Ukwuije, Manu Rivera, Antoñito C., Dilan Zárate, Damián, Borja Vázquez, Ibon Sanchez, García Pascual (Vladys, min. 76) eta Izeta (Kovacevic, min. 90).

Golak: 0-1: Antoñito C., min. 41; 0-2: Izeta, min. 83; 0-3: Borja Vázquez, min. 90.

Epailea: Sául Ais. Txartel horia atera die etxeko Carbonell, Díaz eta Beitiari eta kanpoko Ukwuije etaDamiáni. Txartel gorria erakutsi die bi txartel hori atera ondoren etxeko Marchal (min. 53) eta Carrerari (min. 90+5).

Ikusle kopurua: 1.543 pertsona.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!