Aukera ugari eta gorabehera askoko neurketan, Realak 3-2 galdu du Racing de Santanderren aurka gaurko arratsaldean El Sardineron.
Hasieratik izan dira abaguneak bi taldeen aldetik, eta Realak bi aukera oso garbi izan ditu: lehenik, Sergio Gómezen jaurtiketa batean, Julenek kornerrera desbideratu duena; eta, ondoren, beste korner baten ostean, Oyarzabalek eskuinarekin egindako errematean, atzelari batek atepean atera duena. Hala ere, etxekoek eman dute lehen kolpea, Zabirik kontraeraso batean gola sartu duenean. Hurrengo jokaldian, minutu bat geroago, marokoarrak bigarrena egin du Remiroren zalantza baliatuta. Realak, beste erremediorik gabe, oso goiz jo behar izan du erasora, eta erasoaldi bakoitzak arrisku handia sortu du. Txuri-urdinek behin eta berriz egin dute aurrera, jokaldi arriskutsu ugari sortuz, tartean oso garbiak, baina ez dute gola lortzerik izan. Luzapenean, ordea, Sergio Gómezen jokaldi on baten ostean, haren erdiraketa Oyarzabalek sarera bidali du.
Bigarren zatia Racingen bi abagune garbirekin hasi da, baina etxekoek ez dituzte baliatu. Hiru minutu geroago, Reala nagusitu da eta berriz ere arrisku handiz iritsi da aurkariaren atera. Ordu laurdena igarota, korner baten ondorengo jokaldian, Guedesen jaurtiketa indartsuak berdinketa jarri du markagailuan. Partida bestelako norabidea hartzen ari zenean, ordea, etxekoen eraso batean, Remirok penaltia egin dio Zabiriri, eta Canalesek gola sartu du kantabriarrak berriro aurretik jartzeko. Ondoren, txuri-urdinek behin eta berriz bilatu dute berdinketa, baina baloia ez da sareetara iritsi. Defentsa donostiarrak ere hutsuneak utzi ditu, eta etxekoek horiek baliatzen saiatu dira, arrisku handiko jokaldiak sortuz. Azken txanpan, Oyarzabal hiru aldiz izan da partida berdintzetik gertu, baina ez du asmatu.
Estropezu egin du Realak El Sardineron. Azken unera arte saiatu den arren, esku hutsik itzuliko da etxera. Orain, hurrengo hitzorduan jarri behar du arreta: txuri-urdinek Crystal Palace izango dute aurkari etxetik kanpo, Europa Leagueko beste jardunaldi batean.
Fitxa teknikoa:
Racing de Santander: Aguirrezabala, Pablo Ramón, Pedro, Belocian, Salinas, Iván Martín, Prati, Iker Luque, Canales (Pablo G., min. 76), Vicente (kap.) (Facu, min. 90+2) eta Zabiri (Almeida, min. 86).
Real Sociedad: A. Remiro, H. Fort (Aramburu, min. 68) Zubeldia, M. Sarr, Sergio Gómez (Aihen, min. 86), Gorrotxa (Turrientes, min. 86), Sucic, Soler (Take, min. 68), Guedes, Oyarzabal (kap.) eta Óskarsson (Zakharyan, min. 78).
Golak: 1-0: Zabiri, min. 6; 2-0: Zabiri, min. 8; 2-1: Oyarzabal, min. 45+1; 2-2: Guedes, min. 60; 3-2: Canales (pen.), min. 68.
Epailea: Manuel Jesús Orellana. Txartel horia atera die etxeko Iker Luque eta Vicenteri eta kanpoko Remiro eta M. Sarri.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin