REAL SOCIEDAD C

Martxan!

Vídeo

Hirugarren taldeko jokalariak lanera itzuli dira gaur goizean, aurredenboraldi berri bati hasiera emateko. Taldeak etapa berri bati ekingo dio Sandra Ramajo aulkian dela, denboraldi honetan lehen aldiz taldearen gidaritza hartuko baitu.

Ohiko taldeko argazkiak atera ondoren, txuri-urdinek lehen lan saioa osatu dute Zubietako zelaian. Horrela, datozen asteetako prestaketari ekin diote, lehiaketa hasi aurretik, ahalik eta sasoirik onenera iristeko helburuarekin.

Taldea Hirugarren RFEFen lehiatuko da denboraldi honetan, hazten eta prestakuntzan urratsak ematen jarraitzeko asmoz. Datozen asteak minutuak pilatzeko, erritmoa hartzeko eta ilusioz beteriko denboraldi berriaren hasierara ahalik eta baldintzarik onenetan iristeko baliatuko dituzte.


Altak: Mariana Echegaray, Eider Escudero, Maddi Erguin, Irati Galarraga, Jare Azkoitia, Joyce Pariaud, Ane Bastida, Izaro Herrera, Maitane Garro, Aiora Sarasola, Ane Murillo, Inge Garayalde, Elene Lizaso eta Noa Montero kadeteetatik igo dira.

Bajak:  Ilazki Agirrebeña, Maren Arabaolaza, Enara Ormazabal, Sara Etura, June Berasategi, Naroa Grinche eta Amaiur Abrego. Realak onena opa die etorkizun profesional zein pertsonalean.





Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!