Realeko kadete taldeak aste honetan ekin dio denboraldi-aurreari Zubietan. Txuri-urdin gazteak ilusioz eta denboraldi berri bati ekiteko gogoz itzuli dira lanera.
Maialen Salaberriak zuzenduko du taldea denboraldi honetan, eta lehen aldiz hartuko du kadete taldearen gidaritza. Etapa berri bat izango da taldearentzat, Klubaren egituraren barruan prestakuntzan eta hazkundean aurrera egiten jarraitzeko.
Realistek dagoeneko osatu dituzte lehen lan saioak Zubietako zelaian, eta horrela eman diete hasiera lehiaketa ofiziala hasi aurretik izango dituzten prestaketa asteei.
Denboraldi ilusioz betea dute aurretik, elkarrekin ikasten, hazten eta zelaian gozatzen jarraitzeko.
Altak: Inés Mugica Sarasa, Marta Lopez Garcia, Laia Yarza Uribe Echebarria, Amaia Díaz Díez, Lierni Bea Eguiburu, Kaia Zubizarreta Echaniz, Leire Losa Coca, Ane Ituarte Agirre, Ane Amunarriz Olazabal, Cloe Carracedo Ramirez eta Leyre Duque Ulloa.
Bajak: Mariana Echegaray, Eider Escudero, Maddi Erguin, Irati Galarraga, Jare Azkoitia, Joyce Pariaud, Ane Bastida, Izaro Herrera, Maitane Garro, Aiora Sarasola, Ane Murillo, Inge Garayalde, Elene Lizaso eta Noa Montero C taldera igo dira.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin