REAL SOCIEDAD B 2-1 MARIÑO REAL UNIÓN

Minutuak batzen jarraitzeko garaipena

Bigarren taldeak denboraldi-aurreko beste garaipen bat lortu du, oraingo honetan, Zubietan, Mariño Real Unión mendean hartuta.

Aitor Resenderen jokalariek hasieratik hartu dute partidaren gidaritza, baloiaren jabetza bereganatuz eta konbinazio onen bidez jokoa eraikiz. Nagusitasun horren ondorioz iritsi dira golak, eta txuri-urdinak 2-0eko abantailarekin iritsi dira atsedenaldira, Casamayorren eta Lizasoren golei esker. Etxeko taldea eroso aritu da lehen zatian zehar, partidaren erritmoa kontrolpean izanda eta aurkariari apenas arriskurik sortzeko aukerarik eman gabe.

Hamaikako berritu eta gazte batekin, txuri-urdinek ildo berari eusteko asmoz ekin diote bigarren zatiari. Hala ere, Mariño Real Uniónek aldea murriztu du lehen minutuetan. Bisitarien golaren ostean, Aitor Resenderen jokalariek berehala erantzun dute, partidaren kontrola berreskuratu eta, baloiaren jabetzaren eta konbinazioen bidez, lehen zatian erakutsitako jokora itzuliz.

Datorren larunbatean, Aitor Resenderen jokalariek denboraldi-aurreko beste neurketa bat jokatuko dute Eibar B taldearen aurka, 17:00etan, Areition. Minutuak pilatzen eta denboraldi hasierara begira prestaketa lanarekin aurrera jarraitzeko beste aukera bat izango da.



Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!