Gizonezkoen lehen taldearen lehen lagunartekorako sarrera eska dezakezu. Ostiralean, Zubietako José Luis Orbegozo zelaian jokatuko da (19:00etan).
Zenbateko edukiera izango dugun jakin arte, gaur bazkideentzako eta RS Fans delakoentzako formulario esklusiboa aktibatu da. Pertsona bakoitzak gehienez bi eserleku eskatu ahal izango ditu, eta nahitaezkoa izango da biak bazkideak edo RS Fans izatea.
Asteazkenean eguerdiko 12etan itxiko da izen-ematea. Edukiera gainditzen badu, orduan zehaztuta egongo dena, zozketa egingo da eta emaitza jakinaraziko da.
Sarrera/k tokatzen bazaizu, Zubietako sarbidean Realeko txartela eta asteazkenean jasoko zenukeen sarrera baieztatzeko posta elektronikoa aurkeztu beharko dituzu.