ERREGE KOPAKO FINALA

Sarrerak esleitzeko irizpideak

Idatzi honen bidez, REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL, SADek (aurrerantzean, “REALA” edo “KLUBA”) bere bazkide guztiei jakinarazten die zein diren 2026ko apirilaren 18an Sevillako Cartuja estadioan jokatuko den Errege Kopako finalerako sarrerak eskatzeko eta, hala badagokio, esleitzeko zehaztutako irizpideak. 

Espainiako Futbol Federazioak (aurrerantzean, “RFEF”) KLUBAri ematen dizkion sarrera guztietatik, REALAk sarrera horien ehuneko laurogeita bost (%85) KLUBeko abonatuen artean soilik banatuko ditu(aurrerantzean, “bazkideak”).  

Bazkideek zozketarako izena REALAren webgunean (www.realsociedad.eus) eman beharko dute, horretarako jarriko duen formularioaren bitartez. Izena emateko epea, hurrengo astelehenean, martxoak 9, arratsaldeko 16:00etan hasiko da, eta ostiralean, martxoak 13, 20:00etan amaituko. Eskaera kopurua banatzeko dagoen sarrera kopurua baino handiagoa bada, zozketa egingo da. Zozketa egin behar bada, RFEFek finalari buruzko informazio guztia REALAri jakinarazten dionean esango da noiz egingo den zozketa. 

2002ko urtarrilaren 1a baino lehen KLUBean alta emandako bazkideak

Etenik gabe 25 urteko antzinatasuna edo antzinatasun handiagoa duten bazkideek, hau da, 2002ko urtarrilaren 1a baino lehen REALeko bazkide gisa alta emanda daudenek, finalerako sarrera ziurtatuta izango dute zozketan parte hartu beharrik gabe. 

Sarrera eskuratu ahal izateko, etenik gabe 25 urteko antzinatasuna edo antzinatasun handiagoa duten bazkide horiek horretarako prestatutako formularioan izena eman beharko dute.  Bazkide horiek gehienez ere sarrera bat (1) izateko eskubidea izango dute. 

Argigarri gisa, horrelako bazkideak zazpi mila hirurehun eta lau (7.304) dira guztira. 

Bazkide horiek eskuratu dezaketen sarrera pertsonala eta besterenezina da. 

Etenik gabe 25 urteko antzinatasuna edo antzinatasun handiagoa duten bazkideek, eta beraz, finalerako sarrera zozketarik gabe bermatuta duten horiek, la Cartuja Estadioan nahi duten eserlekua aukeratu ahalko dute, 25 urteko antzinatasuna edo antzinatasun handiagoa duten beste bazkide batzuekin batera. KLUBak epeen eta prozeduraren gaineko informazioa emango du. 

2002ko urtarrilaren 1etik aurrera KLUBean alta emandako bazkideak

2002ko urtarrilaren 1etik aurrera KLUBean alta emanda dauden bazkideek sarrera bat eskuratu nahi badute, REALAk horretarako prestatutako formularioan izena eman beharko dute nahitaez. 

Eskatzen diren sarrerak, eskaintzen direnak baino gehiago badira, aldez aurretik izena eman duten eta 25 urte baino gutxiagoko antzinatasuna duten Bazkideen eskaeren artean zozketa egingo da notario aurrean. Bazkide bakoitzak zozketarako partaidetza bat (1) izango du, bazkide izateagatik. Izena eman duten eta baldintza hauek betetzen dituzten bazkideek parte hartu ahal izango dute zozketan:

- REALeko Bazkide izatea 2026ko martxoaren 4an.

- Bazkide gisa dituen eskubideak etenda ez izatea.

- Ezin izango dute zozketan parte hartu Bat, Bi, Hiru, Lau, Bost eta Sei kategoria duten eta Anoetan eserlekurik esleituta ez duten bazkideak. 

Bazkide bakoitzak zozketan izena emateko eskaera bakarra egin ahal izango du. 

Zozketan saridun izatea pertsonala eta besterenezina da. 

Edonola ere, REALeko Bazkideei esleitutako sarrerak, dela etenik gabe 25 urteko antzinatasuna edo antzinatasun handiagoa duten Bazkideei zuzenean esleituta, dela zozketa bidez esleituta, ezin izango dira saldu, ezta doan eman ere, beste objektu batzuk saldu edo ematearekin batera, berez edo hirugarrenen bidez. 

Bazkidea izango da esleitu zaion sarreraren erabileraren edo sarrerarekin egiten denaren zuzeneko erantzulea, baita deskribatutako salmenta edo lagapen saiakeren erantzulea ere. 

Bazkide batzuek taldean egindako eskaerak

Onartzen da gehienez lau (4) Bazkidek osatutako talde batek sarrerak batera eskatzea, hau da, sarrera eskaera formulario berean eskatzea. Izena emateko prozedura Bazkideetako batek hasi beharko du, eta Bazkide hori taldeko eskatzailea dela joko da. 

Eskaera bidali aurretik, Bazkide eskatzailea ziurtatu beharko da formularioa ongi osatu izanaz. taldea osatzen duten Bazkide guztien informazio eta datu guztiak zuzen emateaz ere ziurtatu beharko du. Behin eskaera erregistratuta dagoenean, ez da Bazkideen informazioan inolako aldaketarik onartuko. 

Etenik gabe 25 urteko antzinatasuna edo antzinatasun handiagoa duten bazkideek, eta, hortaz, aurretik izena emanda, zozketan sartu gabe finalerako sarrera bermatuta duten horiek, posible izango dute, 25 urte baino gutxiagoko antzinatasuna duten, aurretik zozketan parte hartu eta finalerako sarrera bat (1) esleitu zaien Bazkideekin la Cartuja Estadioan eserlekua aukeratzea. KLUBak epeen eta prozeduraren gaineko informazioa emango du. 

25 urte baino gutxiagoko antzinatasuna duten Bazkideei zozketako emaitza jakinaraztea 

Zozketan parte hartzen duen eskatzaile bakoitzak, dela banaka edo gehienez lau (4) Bazkidek osatutako taldetan, zozketa egin ostean mezu elektroniko bat jasoko du saritua izan dela edo sarrerak egokitu ez zaizkiola informatzeko. KLUBaren webgunean horretarako gaitu den modulu batean ere kontsultatu ahalko du (www.realsociedad.eus). 

Sarrerak aukeratzeko eta ordaintzeko, KLUBak adierazitako epeen eta prozeduraren bitartez egingo da. 

Mugikortasun urriko Bazkideentzako sarrerak

Mugikortasun urriko Bazkideen kasuan, REALAk bere webgunean (www.realsociedad.eus) kolektibo horrentzat jarriko duen formularioan izena eman beharko dute.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!