Realak apirilaren 18an Sevillako La Cartujan jokatuko den Errege Kopako finalerako sarreren izendapenei buruzko informazio interesgarria eta erabilgarria helarazi nahi die bazkideei. Espainiako Futbol Federazioarekin izandako bilera operatiboaren ondoren, Realak Errege Kopako finalerako sarrerak izendunak izango direla jakinarazten die bazkideei. Horrek esan nahi du sarreran agertzen diren izen-abizenak eta NAN zenbakia bat etorri beharko direla sarrera horrekin estadiora sartzen den pertsonaren nortasunarekin.
Eserlekuaren kokapen zehatza aukeratzeko eta sarrera ordaintzeko, Espainiako Futbol Federazioaren salmenta-atari espezifiko bat erabili beharko da. Erosketa-prozesu hori betetzeko, Espainiako Futbol Federazioaren atarira sartu beharko da Realak esleitua izan den bazkide bakoitzari e-mailez helaraziko dion sarrera-kode baten bitartez.
Sarrera ordaintzeko orduan, sarrera erabiliko duen pertsonaren identifikazio-datuak (izena, abizenak eta NANa) sartu beharko ditu bazkide bakoitzak. Beraz, nahitaezkoa izango da sarrera digitalean agertzen den izena bat etortzea estadiora sartuko den pertsonaren identitatearekin. Behin Espainiako Futbol Federazioaren salmenta-atariaren sarrera ordaindu ondoren, ez da itzulketarik onartuko.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin