Lagunartekoa: Real Sociedad -  Pau FC

Lagunartekoa: Real Sociedad - Pau FC

Real Sociedad – Pau FC

Bete formulario hau eta eskatu uztailaren 18an Zubietako J. L. Orbegozon jokatuko den Real Sociedad eta Pau FC taldeen arteko partidarako sarrera (19:00etan). Zure sarrera eskatzeko epea asteazkenean amaituko da, 12:00etan.

Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu, eta nahitaezkoa izango da bai eskatzailea bai laguntzailea bazkide edo RS Fans izatea.

Eskabidea egiteko epea amaitzen denean, hilaren 16an zozketa egingo da eskatzaileen artean, sarreren kupoa gainditzen bada.

Hilaren 16an, arratsaldeko lehen orduan, email bat bidaliko zaie irabazleei, eta emaitza gure webgune ofizialean ere kontsultatu ahal izango duzu.

Sarrera/k tokatzen bazaizu, Zubietako sarreran Realeko txartela eta asteazkenean jasoko zenukeen sarrera baieztatzeko posta elektronikoa aurkeztu beharko dituzu.

Bikoiztutako eskaeraren bat aurkitu ezkero zozketa aurretik ezabatua izango da.

Informazio gehiago