Dagoeneko aktibatuta daude Sevillako La Cartujan (apirilak 18) jokatuko dugun Errege Kopako finalerako sarrera eskatzeko formularioak. Izena emateko formularioa bazkideentzat baino ez da eta formularioa betetzeko azken eguna martxoaren 13a izango da, ostirala, 20:00ak arte.
RFEFek bidalitako sarreretatik %85 gure bazkideen artean bakarrik banatuko dira. Eskaerak eskuragarri dauden sarrerak baino gehiago badira, zozketa egingo da notario aurrean. Zozketaren eguna baieztatzeke dago.
Bazkide bazara, gogoratu izena eman behar duzula, gaurtik prest dauden hiru formularioetatik dagokizuna betez:
2002KO URTARRILAREN 1A BAINO LEHEN ALTA EMAN ZUTEN BAZKIDEENTZAKO FORMULARIOA
2002KO URTARRILAREN 1A BAINO LEHEN ALTA EMAN ZUTEN BAZKIDEENTZAKO FORMULARIOA
Egin klik HEMEN eta erreserbatu zure sarrera
Duela urte 25 urtetik edo duela denbora gehiagotik etenik gabe bazkide diren bazkide hauek (7.304) sarrerak eskatzeko prestatu dugun formularioa bete beharko dute, bermatuta duten sarrera eskuratu ahal izateko. Bazkide horiek gehienez sarrera bat eskuratu ahal izango dute, eta sarrera pertsonala eta besterenezina izango da.
2002KO URTARRILAREN 1AZ GEROZTIK ALTA EMAN ZUTEN BAZKIDEENTZAKO FORMULARIOA
2002KO URTARRILAREN 1AZ GEROZTIK ALTA EMAN ZUTEN BAZKIDEENTZAKO FORMULARIOA
Egin klik HEMEN eta erreserbatu zure sarrera(k)
2002ko urtarrilaren 1az geroztik alta diren bazkideek sarrera eskatu ahal izango dute, banaka edo taldean. Taldean eskatuz gero, gehienez lau bazkiderentzat eskatu ahal izango dute batera, eskatzailea lau horietako bat izanda. Eskatzaileak mezu elektroniko bat jasoko du inprimakia bete ondoren, eta bertan zozketarako esleitutako zenbakia ere adieraziko da.
Ezin izango dute zozketan parte hartu Bat, Bi, Hiru, Lau, Bost eta Sei kategoria duten eta Anoetan eserlekurik esleituta ez duten bazkideek. Zozketan sarrera egokituz gero, sarrera pertsonala eta besterenezina da.
MUGIKORTASUN URRIA DUTEN BAZKIDEEK
MUGIKORTASUN URRIA DUTEN BAZKIDEEK
Azkenik, ez da formulariorik jarriko mugikortasun urriko bazkideentzat eta, beraz, ez dute izena eman beharrik izango. Gaur eta bihar bitartean pertsona horiekin zuzenean harremanetan jarriko da telefonoz, izena emateko.
FORMULARIOA BETE ONDOREN ESKATZAILEAK JASOKO DUEN MEZU ELEKTRONIKOA
FORMULARIOA BETE ONDOREN ESKATZAILEAK JASOKO DUEN MEZU ELEKTRONIKOA
Banaka edo taldean (gehienez lau (4) bazkideko taldea) zozketan parte hartzen duen bazkide eskatzaile bakoitzak mezu elektroniko bat jasoko du eskaera bete ondoren. Mezuan, sarrera egokitu zaien ala ez jakinaraziko zaie. Klubaren web orrian (www.realsociedad.eus) ere ikusi ahal izango dute zozketaren emaitza, horretarako prestatu den moduluaren bidez.
KONTAKTUA
Zalantzarik edo gorabeherarik izanez gero, jar zaitez harremanetan Bazkidearen Arretarako Bulegoarekin edo helbide elektroniko honen bidez: realsoc@realsociedad.eus
Kontsultatu HEMEN zure antzinatasuna
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin