2002ko urtarrilaren 1az geroztik Realeko bazkide bazara, bete formulario hau Kopako finalerako (La Cartuja, apirilak 18) sarrera(k) eskatzeko. Izena banaka edo taldean (4 bazkide gehienez) eman dezakezu.
Izena emateko azken eguna martxoaren 13a izango da, ostirala, 20:00etan. Bete inskribatu nahi dituzun bazkideen datuak.
Eskaerak eskuragarri dauden sarrerak baino gehiago badira, aldez aurretik izena eman duten bazkideen eskaeren artean zozketa egingo da notario aurrean. Zozketaren data datozen egunetan jakinaraziko da.