DAGOENEKO ERRESERBA DITZAKEZU SARRERAK (BAZKIDEEK, AKZIODUNEK ETA ZALE ELKARTEEK DESKONTUA DUTE)

Ostiralean, hilak 19, ‘GUazen KOPAREKIN’ erakusketa irekiko da

Ostiralean, ekainak 19, ‘GUazen KOPAREKIN’ inauguratuko da. Errege Kopako tituluari buruzko erakusketa da, klubak Kutxabankekin lankidetzan antolatua, eta apirileko egun zoragarri haiek gogora ekarriko dizkizuna.

Keler Espaziotik sartuko da gune horretara, eta, bertan, finaleko elementu eta dokumentu esklusiboak aurkituko dituzu, ez zenekien istorioak eta gure kopako ibilbideari buruzko kontakizun bisualak deskubrituko dituzu, eta, noski, altxor handienarekin, gure Kopa maitearekin, argazkia aterako duzu.

Dagoeneko erreserba ditzakezu sarrerak

Dagoeneko erreserba ditzakezu esperientzia honetarako sarrerak. Gure bazkideek, akziodunek eta RS Fansek deskontua izango dute (3 euro). Eta gutxienez lau laguneko taldeetan (hiru bazkide, hiru akziodun edo hiru RS Fans) parte hartzen baduzue, beste deskontu bat izango duzue (2,5 euro pertsonako). Gainera, 4 urtetik beherakoentzat sarrera doakoa izango da.

Aurreko finalean ezin izan genuen pandemiagatik erakusketa hau eskaini, beraz, oraingoa aukera polita da garaikurrarekin argazkia ateratzeko eta, horretaz aparte, azken aldiko kapitulurik berezienean are gehiago barneratuko zaituen esperientzia bizitzeko ere. Irabazi genuen, ospatu genuen, eta orain altxatzea dagokigu.





En el evento en cuestión la REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL procederá a la toma de imágenes, las cuales podrán ser publicadas en canales de comunicación oficiales del CLUB con fines promocionales del acto en cuestión. En caso de no querer que las imágenes en las que pueda aparecer Ud. o algún menor que esté bajo su tutela sean publicadas, por favor, háganoslo saber en la siguiente dirección de correo electrónico, y procederemos a su inmediata retirada: pdcp@realsociedad.eus. La política de privacidad correspondiente se encuentra en el siguiente enlace: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/503/1/acd80c62-c8f7-4b75-9eb4-d09362fb43cd.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!