RS UDALEKUAK

Abentura eta dibertsioa

Dagoeneko hasi dira ‘RS Udalekuak’ Lekarozen. Txuri-urdin txikienak uztailaren 7an joan ziren Lekarozera eta gaur arte egongo dira bertan. Etzi hasiko da bigarren txanda, uztailaren 14etik 19ra, eta hirugarren bat egongo da 21etik 26ra. Hiru aste hauetan, Real Sociedad Fundazioak antolatutako hezkuntza, gizarte eta kirol ekimen guztiak biltzen dituen IkasiBizi programaren barruan hainbat jarduera egiten ibiliko dira.

Elkarbizitzaren, tailerren, futbol txapelketen eta beste hainbat kirolen artean, mendi irteerak ere egin dituzte. Baita Lizaso Golf Pitch & Putt era, non egun polita igaro duten. Aste ahaztezina izaten ari da begirale zein lehen txandako haurrentzat. Datorren urtean berriz ikustea espero ditugu, eta orain, astelehenean, ongietorria emango diegu bigarren txandakoei!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!