RS UDALEKUAK

Astelehenean irekiko da izen-ematea

IZEN EMATEA, HEMEN (formularioa astelehenean aktibatuko da)

Astelehenean irekiko da ‘RS Udalekuak’ programan izena emateko epea. Real Sociedad Fundazioak antolatutako jarduera hau “Udara Realarekin” programaren barruan kokatzen da. Ekimen honi esker etxeko txikiniek primeran pasa ahal izango dute uztaileko hiru astetan zehar.

Udako kanpamenduak 2013 eta 2017 urte bitartean jaiotako haurrentzat dira, eta uztailean egingo dira. Lekarozko aterpetxe nafarra izango da berriz ere agertokia, Baztango paraje bikainean. Jarduera hau uztaileko hiru astetan zehar luzatuko da eta txiki bakoitzak aste bakar batean eman ahal izango du izena. Talde bakoitzeko gehienez lau lagunek eman ahal izango dute izena. Izena emateko epea martxoaren 23an amaituko da.

Informazio gehiagorako: RS Udalekuak

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!