RS CAMPUSA

Astelehenean irekiko da izena emateko epea

IZENA EMAN HEMEN (formularioa astelehenean aktibatuko da)

Astelehenan irekiko da Real Sociedad Fundazioak antolatutako Campus RS ekintzarako izen ematea. Izena emateko epea maiatzaren 11an itxiko da, eta, ondoren, izena eman dutenen artean zozketatuko dira txandak. Udako campusa, ‘Udara Realarekin’ programaren jarduera, Zubietan egingo da, 5 txanda izango ditu eta 2014 eta 2017 artean jaiotako neska-mutilei zuzenduta dago.

Txandak honako hauek izango dira: (ekainak 22-26; ekainak 29-uztailak 3; uztailaren 6-10; uztailaren 13-17; uztailaren 20-24). Izena eman dutenen artean zozketatuko dira txandak.

Izena emateko prozesua errazteko, edizio honetatik aurrera, zozketa egingo da izena ematen duten haur guztien artean. Campuseko txanda bakoitzeko plazak, maiatzaren 13an, notario aurrean egingo den zozketa baten bidez esleituko dira.

Izena eman duten guztien artean zozketa egin ondoren, formularioan adierazi den posta elektronikora bidaliko da emaitza.

RS Campusari buruzko informazio guztia (egin klik HEMEN)

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!