Realak aurrealdea indartu du Edna Imade nigeriarraren fitxaketarekin. Bayern Münchenetik dator, urtebeteko maileguan. 24 urteko jokalaria Reale Arenan aurkeztu dute, eta bertan izan dira Joseba Ibarburu presidenteordea, Alex Uranga kontseilaria, emakumezkoen futbol eliteko arduraduna Maider Castillo eta emakumezkoen futbolaren arduraduna Garbiñe Etxeberria.
Imade Granadara iritsi zen Málaga CF-n (2019–2021) eta C. P. Cacereñon (2021–2023) aritu ondoren. Bertan azken denboraldi honetan protagonista izan delarik: 16 gol sartu zituen 29 partidutan.
Bere altuerarekin eta gola sartzeko instintu bikainarekin, Imadek dinamismoa, indarra eta presentzia fisikoa emango dizkio taldeari. Bere etorrerak txuri-urdinen erasoko potentziala sendotzen du eta anbizioa gehitzen dio hurrengo denboraldiko erronkari.
Ongi etorri, Edna!
