ATHLETIC CLUB – REAL SOCIEDAD (21:00)

Jarrai dezagun bidea


Derbi eguna. Gaur Realaren zale den oro beste sentsazio batekin esnatzen da, egutegian markatutako egunetan izaten den sentsazioarekin. Gauean baloi bakoitza azkena balitz bezala korritu behar da, lehia bakoitza borrokatu, jakinda elastiko bakoitzaren atzean bihotz txuri-urdin bat dagoela erritmo berean taupadaka.


Bi ezkutu eta bi zalego, bere 50. urteurrenean Realaren, Athletic Cluben eta euskal gizartearen oroimen partekatuaren parte den une historiko bat berpizteko zutik jarriko direnak. Bi taldeen irudia, Inaxio Kortabarria eta Jose Angel Iribar buru zituztela, Ikurriñarekin berdegunera jauzi eginez, bost hamarkada geroago bere balio historiko eta soziala bere horretan mantentzen duen ikur bihurtu zen.


Taldearen lan onak San Mamesen berriro irabaztea posible dela sinestera garamatza. Defentsako sendotasuna, kontrola eta buru hotza presio handiko uneetan, eraginkortasun handia aurkariaren arean, badakigu zer egin behar den hori errepikatzeko. Reala gara eta horretan jarraitu nahi dugu. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!