Sansek garaipenik gabeko boladari amaiera eman dio gaur arratsaldean Zubieta Estadioan, Gironari 1-0 irabazita. Partida kanpoko taldeko David López atzelariaren txartel gorri goiztiarrak baldintzatu du, baina donostiarrek 86. minutura arte itxaron behar izan dute gola sartzeko. Astiazaranek egin du, area kanpotik egindako jaurtiketa bikain batekin.
Lehen zatia aukera handirik gabe hasi da, etxekoen kontraeraso batean David Lópezek area barruan Lebarbier zapaldu duen arte. Epaileak, VAR-ean kontsultatu ondoren, penaltia adierazi eta Gironako kapitaina txartel gorri zuzenarekin kaleratu du. Díaz izan da penaltia jaurtitzeko arduraduna, baina Gazzanigak jaurtiketa gelditu du, baita aldaratzea ere. Penaltiaren ostean, txuri-urdinek erasoan jarraitu dute, eta jokalari bat gehiagorekin arriskua sortzen saiatu dira. Marchal eta Soroeta bi errematerekin saiatu dira, baina ez dute atea aurkitu. Aukera argi gehiagorik gabe, atsedenaldira iritsi gara.
Aldageletatik bueltan, gipuzkoarrak golaren bila zelairatu dira. Soroetak izan du lehen aukera, Baldaren erdiraketa bikain baten ondoren, baina ezin izan du errematea barrura bideratu. Dani eta Balda, oso gogotsu neurketa osoan zehar, bakoitza bere hegaletik arriskua sortzen eta area barrura baloiak sartzen saiatuz. Golik iristen ez zela ikusita, Ansotegik lau aldaketa egin ditu batera, norgehiagokari beste erritmo bat emateko. Gure bigarren taldeak aukerak pilatzen jarraitu du, baina gola ez zen iristen. Gironak ere garaipena lortzeko aukera izan du, Carles Pérezen jaurtiketa batekin area barrutik, baina Olasagastik geldiketa bikaina egin du. Berdinketa behin betikoa izango zela zirudienean, Astiazaranek area kanpotik egindako jaurtiketa indartsu batekin barrura bidali du baloia 86. minutuan, Zubietan eromena eraginez. A ze poza!
Hiru puntu oso garrantzitsu Sanserentzat bolada txarrari amaiera emateko. Txuri-urdinek garaipen honi jarraipena ematea bilatuko dute datorren jardunaldian, Sabadellen aurka etxetik kanpo. Aupa Sanse!
Fitxa teknikoa:
Sanse: Olasagasti, Ruperez, Calderón, Kita (Ayo, min. 85), Balda (kap.), Lebarbier (Aguirre, min. 63), Carbonell, Díaz, Marchal (Astiazaran, min. 63), Mariezkurrena (Eceizabarrena, min. 63) eta Soroeta (Carrera, min. 63).
Girona FC: Gazzaniga, Mate (A. Francés, min. 74), David López (kap.), Junior, Álex Moreno, Izan (Lass, min. 74), Fran Beltrán, C. Pérez, Asprilla (Portu, min. 74), Unai (A. Mumin, min. 21) eta Vanat (Pyshchur, min. 57).
Gola: 1-0: Astiazaran, min. 86.
Epailea: José Antonio Villalobos. Txartel horia atera die etxeko Ruperez, Lebarbier, Soroeta, Aguirre, Díaz eta Carrerari eta kanpoko A. Mumini. Txartel gorri zuzena atera dio kanpoko David Lópezi (min. 15).
Ikusle kopurua: 1.191 pertsona.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin