SANSE – GIRONA FC (LARUNBATA, 14:00)

Egoerari buelta eman

Sansek Gironaren aurka jokatuko du larunbat honetan Zubieta Estadioan. Donostiarrek beste urrats bat eman eta azken jardunaldietako emaitza txarren boladari amaiera eman nahi diote. Horretarako, sentsazio onak berreskuratu, beren bertsiorik onena erakutsi eta puntuak batzen hasi nahi dute, azken neurketetako dinamika aldatzeko helburuarekin.

Aurrez aurre izango duten Girona kategoriako talde indartsuenetako bat da. Kataluniako taldea Lehen Mailatik jaitsi berria da, eta bere helburu nagusia gorengo mailara itzultzea da. Horretarako, maila handiko jokalariak ditu, eta aurkari gogorra izango da Sanserentzat. Hala ere, txuri-urdinek Zubietan sendo agertu, lehiatu eta egungo egoerari buelta emateko behar duten bultzada lortu nahi dute.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!