Gure hirugarren taldeak jarraipena eman dio aurreko asteko berdinketari Soduperen aurka lortutako garaipen sendoarekin (0-3), hasieratik amaierararte nagusi izan ostean. Norgehiagoka modu ezinhobean hasi da gipuzkoarrentzat, izan ere, lehen ordu laurdena bete baino lehen, Mancisidorrek etxeko atezaina gainditzea lortu du txuri-urdinak markagailuan aurretik jarriz. Donostiarrek erasotzen jarraitu dute eta 28. minutuan iritsi da saria; oraingoan, Xuban Fernández izan da abantaila handitzeaz arduratu dena.
Bigarren zatiko lehen minutuetan, gure hirugarren taldeak lehiaren kontrola edukitzen jarraitu du eta ia ez du aukerarik jasan behar izan. Amaierarako ordu erdi falta zela, gure bigarren filialak garaipena bideratu du hirugarren gol batekin. Oraingoan Garitaonaindiak lortu du, aurreko astean sartutakoari jarraipena emanik. Garaipen garrantzitsua playoff postuetatik gertu jartzeko. Datorren astean Zubietara itzuliko dira Erandioren aurka jokatzeko eta denboraldi honetako emaitza onekin jarraitzeko.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin