ATLETISMOA

Lehen Mailara!

Egun historikoa bizi izan da gaur Burgosen. Nesken taldeak Lehenengo Mailarako postua eskuratu du Burgoseko atletismo pistan ospatu den bigarren mailako Espainiako txapelketan.

Txuri-urdinek 20 probatatik 6 irabazi dituzte. 3 bigarren postu eta beste hainbeste hirugarrenekin, jardunaldiko lehenengo postua lortu dute. Taldearen oinarria duela 11 urtetik martxan den atletismo eskola izan da. Aipatu behar da taldea 100% gipuzkoarra izan dela, Orioko Kamal Ziani atletismo taldearen laguntzarekin.

Zorionak guztiei!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!