Realeko atletismo taldeak asteburu bikaina izan du Tarragonan ospatu den Espainiako Txapelketan, lau domina lortuz. Emaitzen artean Andoni Calbanok 200 metroetako finalean lortutako urrea da nagusi. Horrez gain, Eneko Larrea bigarren postuan geratu da altuera-jauzian, eta Ander Martinez de Rituerto, hirugarrenean pertika-jauzian. Azkenik, Oihan Trecet, Andoni Calbano, Ignacio Saez eta Xabier Pikabeak osatutako taldeak zilarrezko domina lortu du 4x100 metroko erreleboetan, txuri-urdinen asteburu paregabea borobilduz. Zorionak!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin