Realak bere historiako balentriarik handienetako bat egin zuen joan den asteburuan Valentzian Joma Kopa irabazita. Bikain aritu zen Andoni Calbano, John Cabang eta Martin Segurolaren banakako garaipenekin, eta erreleboko bigarren eta azken txandan lehen postuan iritsi eta garaipena ziurtatuz. Atletismoko gure sekzioarentzat garaipen berezia izan da, asteburuko taldean hamabost atletetatik hamaika gipuzkoarrak baitziren eta, horietatik hiru, gure eskolakoak.
Real Sociedad TVk bisita egin die Antonio Elorza Belodromoko lehen entrenamenduan, eta protagonista izan ziren Andoni Calbano, Ibai Serrano eta John Cabangekin hitz egiteko aukera izan du. Denak ados dira talde honek mugarik ez duela aitortzean.
Ohorezko sakea larunbateko partidan
Atleta txuri-urdinek merezitako omenaldia jasoko dute larunbatean Anoetan. Gure txapeldunek berdegunera aterako dira Real Oviedoren aurkako partidaren atarian eta ohorezko sakea egingo dute joan den asteburuko balentria aitortzeko. Aukera bikaina izango da gure atal historikoetako bat txalotu eta omentzeko.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin