Asteburu honetan atletismo saileko historian beti gogoan geldituko den egun bat izango dugu. Lehenengo aldiz, nesken taldeak lehen mailara igotzeko jardunaldian parte hartuko du. Beste zazpi kluben aurka arituko dira Valladolideko Rio Esgueva pistan. Eta txapelketa honetako bi talde hoberenak izango dira datorren urtean lehenengo mailan arituko direnak.
Gure nesken taldea azken urteetan atletismo eskolan egindako lanaren fruitua da. Taldea harrobian oinarriturik dago eta 100% gipuzkoarra izango da. Realetik, harrotasun handiz, zorterik hoberena opa diegu gure neskei!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin