IRAITZ ARROSPIDE ETA JOHN CABANG

Erronka politak

Vídeo

Gipuzkoako atletismoak bi data garrantzitsu ditu aurrean. Iraitz Arrospide eta John Cabang atletak haien prestakuntza amaitzen ari dira egun hauetan, erronka handi bati aurre egiteko. Alde batetik, Iraitz Arrospidek bere marka pertsonal onena eta Gipuzkoako errekorra hausteko helburua du, asteburu honetan ospatuko den Valentziako maratoian. Bestalde, John Cabangek Bangkokera bidaiatuko du, Asiako Hegoekialdeko Jokoetan 110 metroko hesi-lasterketan parte hartzeko. Bere helburua Filipinetako selekzioarekin beste domina bat lortzea izango da.

Azken Behobia-San Sebastián lasterketan podioa egin zuen Iraitz Arrospidek eta ilusio handiz hartuko du parte abenduaren 7an, igandean, ospatuko den Valentziako Maratoian. Ez du lan erraza izango, lasterketan Europako zein nazioarteko korrikalari onenak izango baititu leihakide. Hala ere, bere marka onena egiten saiatuko da Billabonako atleta eta hori lortzen badu, Gipuzkoako marka onena egitea ere lortuko du. Munduko txapelduna da 50 kilometrotan eta Berlinen jokatu zen Europako Atletismo Txapelketan (2018) taldekako zilarrezko domina irabazi zuen maratoian. Billabonatarrak beste domina bat du jomugan, bere garaipen-zerrenda handitzeko asmoz.

Horren ostean, egun batzuk beranduago, John Cabangen txanda izango da, abenduaren 12an, asteartean. 2023an Kanbodian jokatutako Asiako Hegoekialdeko Jokoetan brontzea lortzea arrakasta itzela izan zen eta oraingoan helburua podiora itzultzea izango da 110 metroko hesi-lasterketan, domina hobea lortzeko helburua ere kontsideratuz. Aurkari gogorrak izango ditu, baina bere egoera fisikoan konfiantza du eta badaki garaipena etxera eramateko faboritoetako bat dela. Iaz Parisko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen eta Asiako Txapelketan brontzea lortu zuen. 

Realetik zorte onena opa diegu biei datozen egun hauetan jokatuko dituzten lasterketetan. Horretaz gain, gure Atletismo sekzioari ere datorren urtarrilaren 1ean hasiko den denboraldi berrirako zorte ona opa diogu!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!