ATLETISMOA

Bi nazioarteko domina

Aste zoragarria osatu dute Realeko atletek, sekulako emaitzak lortuz txapelketa ezberdinetan. Etxera itzuliko dira atletak bi domina internazionalekin eta estatu mailako batekin.

John Cabang Tailandian txapeldun izan zen 110 metro hesitako SEA Games txapelketan (Asia Hego-Ekialdeko Jokoak). 2023ko brontzezko domina hobetuz. 2024tik lesionatuta egon ondoren negu polita datorkio Asiako eta Munduko Short Track txapelketekin.

Lagoan, Portugalen, Martin Segurola Espainiako taldearekin izan zen Europako Kross Txapelketan parte hartzen. Bakarkakoan 20. postua eskuratu zuen, bere aletxoa jarriz taldekakoan brontzezko domina eskuratzeko sub23 kategorian.

Amaitzeko, Miguel Espinosa aipatu behar dugu. Espainiako Martxa Promozio txapelketan sub20 kategorian brontzezko domina lortu zuen O Barco de Valdeorras hirian. 5km Martxako proba 19 minutu eta 49 segundutan burutu zuen maila handiko lasterketa batean. Txapelketa berberean taldekide den Garazi Corchetek ere parte hartu zuen sub18 kategorian.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!