Baghdadi Capitalek, corporate and investment banking arloan espezializatutako family office global eta independenteak, Realarekin duen lankidetza zabaldu du, eta emakumezkoen lehen taldearen eta Sanseren babesle nagusi bihurtu da. Bi akordioak indarrean egongo dira 2026/2027 denboraldia amaitu arte.
Akordioaren baitan, Baghdadi Capitalek emakumezkoen lehen taldearen eta Sanseren kamiseten aurrealdean presentzia izango du, baita bi taldeei lotutako hainbat euskarritan ere.
Etapa berri honek Baghdadi Capitalek Realaren kirol proiektuarekin duen konpromisoa indartzen du. Lankidetzak emakumezkoen taldearen hazkundea bultzatzen eta Sanseko jokalari gazteen garapena babesten lagunduko du, txuri-urdinen prestakuntza ereduaren baitan.
“Realarekin dugun lankidetza zabaltzea haren proiektuan eta ordezkatzen dituen balioetan dugun konfiantzaren erakusgarri da. Emakumezkoen futbolaren hazkundea bultzatu nahi dugu, eta kirolaren bidez beren etorkizuna eraikitzen ari diren gazteei lagundu. Etengabeko lana, diziplina eta epe luzerako ikuspegia enpresa zein lankidetza hau ulertzeko dugun moduaren parte dira”, adierazi du Baihas Baghdadik, Baghdadi Capitaleko presidente exekutibo eta sortzaileak.
“Biziki eskertzen diogu Baghdadi Capitali Realarekin duen konpromisoa indartu izana. Emakumezkoen lehen taldeari eta Sanseri ematen dien babesari esker, emakumezkoen futbolaren hazkundea eta gure futbolari gazteen prestakuntza bultzatzen jarrai dezakegu. Beste urrats bat da konfiantzan eta partekatutako anbizioan oinarrituta eraikitzen jarraitu nahi dugun harremanean”, adierazi du Jokin Aperribayek, Realeko presidenteak.
Akordio honekin, family office-ak Realarekin duen lotura sakontzen du, baita garapenerako eta aukerak sortzeko esparru gisa kirolaren alde egiten duen apustua ere.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin