Hemen duzu igande honetan, azaroaren 8an, Realak eta Rayo Vallecanok Anoetan jokatuko duten partidari buruzko informazio erabilgarri guztia (16:15ean):
Jesús de Migueli omenaldia
Anoetak omenaldia egingo dio duela gutxi zendu den Jesús de Miguel CD Tenerifeko jokalariari. Partida hasi aurretik, lore-eskaintza egingo da eta minutu bateko isilunea gordeko da.
Gainera, 9. minutuan partida eten egingo da, Madrilgo aurrelariak zeraman dortsalaren omenez, eta haren oroimenezko bideo bat proiektatuko da.
Euskotrenen eta Donostiabusen zerbitzu berezia
Euskotrenen atondo berria ireki dela gogorarazi nahi dugu. Topoaren erabiltzaileek mugitzeko aukera berri bat izango dute, partida honetatik aurrera martxan jarriko dena.
Euskotrenen atondo berria duela gutxi ireki denez, partida amaitutakoan trena zein noranzkotan hartu nahi duten kontuan hartuta, Topoaren erabiltzaileek honako hauek izan beharko dituzte gogoan:
- Hendaiarako noranzkoan Topoa hartu nahi dutenek atondo berriko atetik sartu beharko dute nasetara. Partiden irteeretan, sarbide hori lurraldearen ekialderantz doazen trenetarako soilik gordeko da.
- Lasarte-Oriara doazen trenak hartu nahi dituztenek atondo zaharreko sarrera nagusitik sartu beharko dute nasetara.
- Zumaiarako noranzkoan doazen trenak hartuko dituzten erabiltzaileek atondo zaharreko Gasca aldeko sarbidea erabili beharko dute.
Normalean, Realak partidarik jokatzen ez duenean, atondo zaharra itxita egongo da, berritze-lanak direla eta. Realak jokatzen duenean edo Anoeta inguruan jende asko biltzen duten ekitaldiak antolatzen direnean, terminal zaharra ekitaldia hasi baino bi ordu lehenago irekiko da, eta amaitu eta bi ordura arte egongo da zabalik.
Euskotrenek zein Donostiabusek zerbitzu bereziak eskainiko dituzte.
Euskotreni buruzko informazio gehiago (HEMEN klikatu).
Donostiabusi buruzko informazio gehiago (HEMEN klikatu).
Topagune hirukoitza 3, 8 eta 13 ateetan
Joan den denboraldiko arrakastaren ondoren, aurten ere 'Topagunea' izango dugu, Anoetako partidaren atariko giroa berotzeko 'txoko'rik onena. Datorren igandean, Levanteren bisita dela eta, 14:15etik 17:15era egongo da martxan.
Igande honetan, Topaguneak hiru kokaleku izango ditu: 8. atearen ondoan, Keler Espaziorako sarbidearen alboan; 13. atean, hegoaldeko zabalgunean; eta 3. atean, non garagardoa banatzeko postuak bakarrik egongo diren. Gure zaleek partida aurreko giroaz gozatu ahal izango dute zuzeneko musikarekin, janaria eta edaria eskainiko duten food truck-ekin…
'Zaleguneak' aurrera jarraitzen du
Estadioko tabernetako eskaintza zabalduko da, gune berriekin. Datorren igandeko partidarako, honako hauek izango dira:
- Familia Tribuna: Doña Chepina (Mexikoko janaria).
- Ekialdeko Tribuna: DG&FE (Argentinako sukaldaritza) eta Bakerboyz (gozokiak).
- Hegoaldeko Tribuna: Ibaia Kebab.
- Tribuna Nagusia: Perro (hot dog-ak).
Gastrogune, Haurren Gunea eta LG Gaming (Keler Espazioa)
Gastrogune, Haurren Gunea eta LG Gaming 14:15etik 19:15era egongo dira martxan. Partida pantaila erraldoian ikusi ahal izango da. Espazioa 19:15era arte egongo da zabalik.
Denda eta tabernetako zerbitzua
Anoetako denda 13:45etik 16:15era egongo da zabalik, eta berriro irekiko da 18:15etik 19:30era. Bestalde, estadioko tabernak 15:15etik aurrera egongo dira martxan.
Anoetako txarteldegia
Anoetako bazkideentzako arreta-bulegoaren ondoan, Atano III pilotalekuaren parean, dauden txarteldegiak 14:15etik 16:15era egongo dira zabalik, sarrerak saltzeko.
NFC txartela (26-27 denboraldia)
Realak arrakastaz ezarri zuen joan den denboraldian NFC formatuko txartel digitala, estadiora azkar, eroso eta erraz sartzeko modu berri bat. Denboraldi berriko NFC txartela deskargatzeko eskuragarri dago jada.
Igande honetan erabili ahal izango duzu Anoetarako sarbidea arintzeko. Deskargatu eta mugikorreko edo erloju adimenduneko wallet-ean gorde ondoren, Interneteko konexiorik gabe ere erabili ahal izango duzu. Beraz, estaldura-arazoek ez dute sarbidean eraginik izango. Estadioko ateak 17:30ean irekiko dira.
Garrantzitsua: joan den denboraldian NFC txartela erabili bazenuen, denboraldi honetakoa berriro deskargatu beharko duzu. Informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu HEMEN.
Txartelen lagapenak
Gogoratu, partidara joan ezin bazara, bazkide-txartela klubari edo beste pertsona bati (senide bati, lagun bati edo nahi duzunari) laga diezaiokezula. Bi eragiketa horietako edozein egin ahal izateko, aurretik zure erregistroa eguneratuta izan beharko duzu. Sarbideetako kontrol- eta segurtasun-arrazoiak direla eta, kudeaketa 15:15ak baino lehen egin beharko duzu.
Klikatu HEMEN eta jarraitu argibideei.
Hiri-autobusak partida amaitu ondoren
Partida amaitutakoan, segurtasun-arrazoiak direla eta, Aita Donostia plaza 15 minutuz trafikoarentzat itxita egongo dela jakinarazi digute. Hiri-autobusen erabiltzaileei pazientzia izatea eskatzen zaie.
Probintziatik datozen autobusak
Joan den denboraldian ezarritako guneak mantenduko dira, bai estadiora iristeko, bai bertatik irteteko. Gune horiek Illunbekoak ordezkatzen dituzte eta sarbide-zailtasunak murrizten dituzte. Hainbat aukera aztertu ondoren, honako kokaleku hauek dira bideragarriak:
- Zorroaga pasealekua 22 (Loiolarako noranzkoan): 13 autobus.
- Zorroaga pasealekua 26 (Loiolarako noranzkoan): 13 autobus.
- Gregorio Ordóñez (Loiolako Erriberetarako noranzkoan): 10 autobus.
- Anoetako eraztunaren barrualdea: 9 autobus.
- Zorroaga pasealekua – Social Hub (Anoetarako noranzkoan): 16 autobus (aparkatzeko soilik).
Bizikleten aparkalekua
Amara Berri ikastetxean dagoen eta IBK Bike-k babestutako bizikleta eta patineteentzako aparkalekua 15:15etik partida amaitu eta ordu erdira arte egongo da erabilgarri.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin