Aste honetan familia-txuri-urdinak Ion Gómez lankide, nutrizionista eta, batez ere, berarekin bidea partekatzeko zortea izan zuten guztiek asko maite zuten pertsonaren galera handia jasan du.
Zubietan eta egunotan gure taldeek jokatu duten zelai ezberdinetan, klubak Ionek merezi duen moduan agurtu nahi izan du: elkarrekin, errespetuz, maitasunez eta partekatutako une onak gogoratuz. Jokalariek, entrenatzaileek eta langileek tarte bat gorde dute hura gogoratzeko eta omenaldia egiteko, sentimendu berberak batuta.
Haren gertutasuna, profesionaltasuna eta besteei laguntzeko eta lagun egiteko zuen modua gure klubaren oroimenaren parte dira jada. Goian bego.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin