REAL SOCIEDAD - LEVANTE UD (IGANDEA 18:30)

Iganderako informazio erabilgarria

Hemen duzu igande honetan, urriaren 25ean, Anoetan Realaren eta Levante UDren artean jokatuko den partidarako informazio erabilgarri guztia (18:30):

Euskotrenen eta Donostiabusen zerbitzu bereziak

Anoetan jokatutako azken partidan, urriaren 11n Deportivoren aurka, berritasuna izan zen Euskotrenen atari berriaren irekiera. Hori gogorarazi nahi dizuegu. Topoaren erabiltzaileek mugitzeko modu berri bat izango dute, partida honetatik aurrera martxan jarriko dena.

Partida amaitzean trena zein norabidetan hartu nahi duten kontuan hartuta, honako hauek izan beharko dituzte gogoan:

  • Hendaia aldera doan Topoa hartu nahi dutenek atari berriko atetik sartu beharko dute nasetara. Partiden irteeretan, sarbide hori lurraldearen ekialderantz doazenentzat bakarrik izango da.
  • Lasarte-Oriara doazen trenak hartu nahi dituztenek atari zaharreko sarrera nagusitik sartu beharko dute nasetara.
  • Zumaia aldera doazen trenak hartzen dituzten erabiltzaileek atari zaharreko Gasca aldeko sarbidea erabili beharko dute.

Ohiko egunetan, Realaren partidarik ez dagoenean, atari zaharra itxita egongo da eraberritze-lanengatik. Realak jokatzen duenean edo Anoeta inguruan jende asko biltzen duten ekitaldiak antolatzen direnean, atari zaharra ekitaldia hasi baino bi ordu lehenago irekiko da, eta amaitu eta bi ordura arte egongo da zabalik.

Euskotrenek zein Donostiabusek zerbitzu bereziak eskainiko dituzte.

Euskotreni buruzko informazio gehiago (egin klik HEMEN)

Donostiabusi buruzko informazio gehiago (egin klik Hemen)

Bi Topagune, 8. eta 13. ateetan

Joan den denboraldiko arrakastaren ondoren, aurten ere ‘Topagunea’ izango dugu, Anoetako estreinaldiaren atarikoa girotzeko txokorik onena. Igande honetan, Levanteren bisita dela eta, 16:30etik 19:30era egongo da martxan.

Aurreko partidan bezala, bi kokaleku izango dira estadioaren inguruan. Batetik, ohikoa, hegoaldeko zabalgunean, 13. atearen ondoan; eta, bestetik, 8. atearen ondoan, Keler Espaziorako sarbidearen alboan. Gure zaleek partida girotzen hasteko aukera izango dute, zuzeneko musikarekin eta janaria zein edaria eskainiko dituzten food truckekin…

‘Zaleguneak’ aurrera jarraitzen du

Estadioko tabernen eskaintza zabaldu da gune berriekin. Datorren igandeko partidarako, honako hauek izango dira:

  • Familia Tribuna: Doña Chepina (Mexikoko janaria)
  • Ekialdeko Tribuna: DG&FE (Argentinako sukaldaritza) + Bakerboyz (gozoak)
  • Hegoaldeko Tribuna: Ibaia Kebab
  • Tribuna Nagusia: Perro (hot dog-ak)

Gastrogune, Haurren Gunea eta LG Gaming (Keler Espazioa)

Gastrogune, Haurren Gunea eta LG Gaming 16:30etik 21:30era egongo dira martxan. Partida pantaila erraldoian ikusi ahal izango da. Gunea 21:30era arte egongo da zabalik.

Denda eta tabernetako zerbitzua

Anoetako denda 16:00etatik 18:30era egongo da zabalik. Bestalde, estadioko tabernak 17:30etik aurrera egongo dira martxan.

Anoetako txarteldegia

Anoetako Bazkidearen Arreta Bulegoaren ondoan, Atano III.a pilotalekuaren parean, dauden txarteldegiak 16:30etik 18:30era egongo dira irekita sarrerak saltzeko.

NFC txartela (26-27 denboraldia)

Realak arrakastaz ezarri zuen joan den denboraldian NFC formatuko txartel digitala, estadiora azkar, eroso eta erraz sartzeko modu berria. Denboraldi berriko NFC txartela deskargatzeko prest dago jada.

Igande honetan Anoetarako sarbidea arintzeko erabili ahal izango duzu. Behin deskargatu eta mugikorreko edo erloju adimenduneko wallet-ean gordeta, Interneteko konexiorik gabe ere erabili ahal izango duzu; beraz, estaldura-arazoek ez dute sarbidean eraginik izango. Estadioko ateak 17:30ean irekiko dira.

Garrantzitsua: joan den denboraldian NFC txartela erabili bazenuen, denboraldi honetakoa deskargatu beharko duzu berriro. Egin klik HEMEN informazio gehiago lortzeko.

Bazkide-txartelaren lagapenak

Gogoratu, ezin bazara partidara joan, zure bazkide-txartela klubari edo beste pertsona bati (senide bati, lagun bati edo nahi duzunari) laga diezaiokezula. Bi eragiketa horietako edozein egiteko, aldez aurretik zure erregistroa eguneratu beharko duzu. Sarbideetako kontrol- eta segurtasun-arrazoiengatik, kudeaketa 17:30 baino lehen egin beharko duzu.

Egin klik HEMEN eta jarraitu argibideei.

Hiri-autobusak partida amaitzean

Jakinarazi digutenez, partida amaitzean, segurtasun-arrazoiengatik, Aita Donostia plaza trafikoarentzat itxita egongo da 15 minutuz. Hiri-autobusen erabiltzaileei pazientzia eskatzen diegu.

Gipuzkoako herrietatik datozen autobusak

Joan den denboraldian egokitutako guneak mantenduko dira, bai estadiora iristeko, bai bertatik irteteko. Gune horiek Illunbe ordezkatzen dute eta sarbideko zailtasunak murrizten dituzte. Hainbat aukera aztertu ondoren, honako kokaleku hauek dira bideragarriak:

  • Zorroaga pasealekua 22 (Loiolarantz): 13 autobus
  • Zorroaga pasealekua 26 (Loiolarantz): 13 autobus
  • Gregorio Ordoñez (Loiolako Erriberarantz): 10 autobus
  • Anoetako eraztunaren barrualdea: 9 autobus
  • Zorroaga pasealekua – Social Hub (Anoetarantz): 16 autobus (aparkatzeko soilik)

Bizikletentzako aparkalekua

Amara Berri ikastetxean dagoen bizikleta eta patineteentzako aparkalekua, IBK Bikek babestua, 17:30etik partida amaitu eta ordu erdira arte egongo da erabilgarri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!