Realak Radio San Sebastianen Bikaintasun Saria jaso du kirolaren kategorian, ostegun honetan, 19:00etan, Donostiako Kursaalean ospatutako ekitaldian. Epaimahaiak ahobatezkotasunez aukeratu du klub txuri-urdina, kirol arloan egindako lorpenak eta kirolarekiko duen apustu sendoa azpimarratuz.
Sari hau emateko arrazoi nagusien artean daude Errege Kopako garaipena, emakumezkoen taldeak Champions Leagueko aurre-kanporaketa jokatzeko lortutako sailkapena eta klubak beste kirol diziplina batzuekiko duen konpromisoa. Apustu hori agerian geratu da beste sail ezberdinetan lortutako emaitzetan ere, hala nola Valentzian lortutako pista estaliko atletismoko Espainiako Kopa eta kluben ligan eskuratutako txapeldunordetzan. Zorionak!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin