Realak eta Burgos CF taldeak akordioa lortu dute Jon Karrikaburuk Gaztelako eta Leongo taldean joka dezan.
Karrika 2014an iritsi zen Klubera. Maila guztietan urratsak ematen joan zen Real C taldera iritsi arte, eta bertan golegile gisa nabarmendu zen, Sansera jauzi egin aurretik. Talde txuri-urdinaren filialarekin 45 partida jokatu eta 15 gol sartu zituen, Bigarren B Mailaren eta LaLiga Hypermotionen artean, taldearen erasoan erreferenteetako bat bihurtuz. Realarekin 2021eko irailean egin zuen debuta, Europa Leagueko txapelketan Monacoren aurka. Hazten eta esperientzia hartzen jarraitzeko hainbat taldeetan utzita egon ondoren —Leganés, Alavés, Andorra eta Racing de Santander—, aurrelaria 2025eko udan itzuli zen Realera eta lehen taldearekin berriro jokatzeko aukera izan zuen. Horrela, Zubietara iritsi zenetik bere ibilbidearen zati handi bat garatu duen klubarekin duen lotura mantendu du.
Klub txuri-urdinak onena opa nahi dio Joni bere etorkizun pertsonal eta profesionalerako. Eskerrik asko eta zorte on, Karrika.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin