REAL VALLADOLID CF - SANSE (LARUNBATA, 21:00)

Aukera berri bat

Vídeo

Sansek Real Valladolid bisitatuko du larunbat honetan, 21:00etan José Zorrilla zelaian, LaLiga Hypermotioneko 16. jardunaldiari dagokion partidan. Donostiarrek beste neurketa zail bat izango dute etxetik kanpo, eta Cadizen aurka jasotako porrotaren ondoren garaipenaren bidera itzuli eta sentsazio onak berreskuratzea bilatuko dute.

Aurrez aurre aurkari historikoa izango dute, sailkapeneko hamabigarren postuan dagoena, 19 punturekin; txuri-urdinen filialak baino sei gehiago. Ansotegiren taldeak badaki erronka ez dela erraza izango. Ausardiaz jokatu, lehia guztietan sendo aritu eta aurkariaren areara iristea ezinbestekoa izango da. Sansek bere mailarik onena eman nahi du esperientzia handiko Valladoliden aurka, hiru puntuak lortzeko helburuarekin.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!