Realak porrot mingarria jaso du Europa Leagueko bosgarren jardunaldian, Londresen Crystal Palace taldearen aurka jokatutako partidan (2-1). Matarazzoren taldeak aukera onak izan ditu markagailuan aurrea hartzeko partidaren zati handi batean, baita gol bat baino gehiago sartzeko ere, baina bigarren zatiko erdialdera arte ez da iritsi gola. Gauzak hobekien zihoazenean, ordea, oso zalantzazko penalti batek Jon Martínen kanporaketa eta talde ingelesaren berdinketa ekarri ditu, eta handik gutxira iritsi da etxekoen bigarren gola.
Partida parekotasun handiz hasi da. Bi taldeek hainbat hurbilketa izan dituzte, baina ia arriskurik sortu gabe. Aukerarik argiena 35. minutuan iritsi da: konbinazio on baten ostean, Zakharyanek erdiraketa egin du eta Guedesen jaurtiketa Henderson atezainak gelditu du, geldiketa bikaina eginda. Bi minutu geroago, protagonista berak izan dira: Guedesen pase bat eta atezain ingelesaren beste esku-hartze bat, baloia kornerrera bidaltzeko. Realak zerbait gehiago merezi izan du atsedenaldia baino lehen, baina golik gabe joan da aldageletara.
Bigarren zatia Realaren beste aukera argi batekin hasi da. Kontraeraso azkar batean, baloia Oyarzabalen oinetara iritsi da, baina haren errematea etxeko atezainak gelditu du berriro. Saria 66. minutuan iritsi da: Sarrek Ochiengen erdiraketa on bat aprobetxatu du area barruan, partidako lehen gola sartzeko. Dena ezin hobeto zihoanean, ordea, egoera guztiz aldatu da. Epaileak penaltia adierazi du Jon Martínek area barruan Mateta oso arinki heldu duenean. Horrek atzelari txuri-urdinaren bigarren txartel horia ekarri du. Matetak ez du huts egin hamaika metrotatik, eta partida berdindu du. Realak ez du amore eman, eta etxeko taldeak bigarrena sartzeko aukera izan duen arren, Sarrek baloia atepetik urrundu du. Zoritxarrez, Ingelesen bigarren gola iritsi da Marrero gainditu duen McNeilen erremate on bateikn. Zortzi minutuan jasotako kolpe gogorra izan da, horrenbesteko zigorrik merezi ez zuen Realarentzat. Hala ere, gipuzkoarrak berdinketaren bila jarraitu dute, baina etxekoen kontraeraso batean, baloiak Carlos Solerren eskuan jo du area barruan. Epaileak penaltia adierazi du. Yeremy Pinoren jaurtiketa, ordea, Marrerok gelditu du. Geldiketak indarra eman die donostiarrei, eta berdinketaren bila jarraitu dute azken minutuetan. Óskarssonek aukera bikaina izan du luzapenean, baina Hendersonek gola eragotzi du. Azken jokaldian, korner baten ostean Sarrek egindako burukada langaren gainetik joan da.
Emaitza honekin, Reala esku hutsik itzuliko da Londresetik, oso modu bidegabean, aurkariak baino aukera gehiago izan ondoren. Talde txuri-urdinak bost puntu ditu, eta Europako hurrengo bi partidak etxean jokatuko ditu.
Fitxa teknikoa:
Crystal Palace FC: Henderson (kap.), Canvot (Khalaili, min. 79), Disasi, Richards, Chilwell (Mitchell, min. 79), Timber, Hughes (Strand Larsen, min. 79), Pino, Kamada, Nketiah (McNeil, min. 57) eta Mateta (Osorio, min. 88).
Real Sociedad: Marrero, H. Fort (Zubeldia, min. 77), Jon Martín, M. Saar, Aihen, Gorrotxa, Turrientes (C. Soler, min. 71), Ochieng (Sučić, min. 87), Guedes (Óskarsson, min. 71), Zakharyan (Sergio Gómez, min. 77) eta Oyarzabal (kap.).
Golak: 0-1: M. Saar, min. 66; 1-1: Mateta (pen.), min. 73; 2-1: McNeil, min. 82.
Epailea: Rohit Saggi. Txartel horia atera die etxeko Disasi eta Pinori eta kanpoko Marrero, C. Soler, Oyarzabal eta Sergio Gómezi. Kanpoko Jon Martíni txartel gorria erakutsi dio bi txartel hori atera ondoren (min. 72).
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin