GOIAN BEGO

Doluminak Mitxelo Olaizolaren heriotzarengatik

Mitxelo Olaizola, hainbeste urtetan Realeko langile izandakoa, gaur hil da, 70 urte zituela. Mitxelo 1981ean sartu zen klubean eta 37 urtez lan egin zuen Realean. Lorezain lanetan hasi zen eta handik gutxira lehen taldeko utillero bihurtu zen. Hiru hamarkada baino gehiagoz aritu zen lan horretan.

Mitxelo talde txuri-urdinarekin erabat lotuta dagoen familia bateko kidea da. Bere anaia Julio 80ko hamarkadako talde txapeldunean aritu zen eta bere seme Unaik bere lekukoa hartu zuen lehen taldeko utillero bezala Mitxelok erretiroa hartu zuenean. Realetik besarkada bero bat bidali nahi diegu bere familia eta gertuko guztiei eta bereziki bere semeari eta gure lankide Unairi.

Gaur gaueko Atlético de Madriden aurkako partidan minutu bateko isilunea egingo da Mitxeloren omenez eta jokalariek krespoi beltz bat eramango dute. Goian bego, Mitxelo.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!