KOMUNIKATU OFIZIALA

Arturo Ruizek kontratua eteteko erabakia jakinarazi du

Realak jakinarazi nahi du, Arturo Ruiz, emakumezkoen lehen taldeko entrenatzaileak klubarekin duen kontratua aldebakarrez eta aurreikusitakoa baino lehen eteteko erabakia hartu duela, eta hala jakinarazi duela klubean. Kontratua aldebakarrez etete hori gauzatzeko, bertan ezarritako kalte-ordaina ordainduko du.

Horrenbestez, Arturo Ruizek ez du zuzendu taldeak gaur arratsaldean Zubietan egin duen entrenamendua.

Klubak datozen egunetan jakinaraziko du nork hartuko duen emakumezkoen lehen taldearen ardura. Ordura arte, behin-behinean, Maider Castillok, orain arte taldeko bigarren entrenatzaile izan den Fernando Torresek eta B taldeko lehen entrenatzaile Aitor Resendek hartuko dute taldearen ardura.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!