KOMUNIKATU OFIZIALA

Realak Héctor Fort fitxatu du

Vídeo

Realak eta FC Barcelonak akordioa lortu dute Héctor Fort talde txuri-urdinera etortzeko. Klubak, era berean, akordioa lortu du jokalariarekin 2030-2031 denboraldiaren amaierara arte.

Héctor Fort (Bartzelona, 2006) 2013an iritsi zen La Masiara eta, FC Barcelonaren harrobiko kategoria guztietan jokatu ondoren, 2023an egin zuen debuta lehen taldearekin, UEFA Champions Leagueko neurketa batean Royal Antwerpen aurka. Bartzelonako taldean 30 partida jokatu zituen. Joan den denboraldian, Elche CF taldean jokatu zuen utzita. Elxeko taldean hazi eta esperientzia eskuratu zuen Lehen Mailan. Guztira, hiru gol eta bi asistentzia lortu zituen 17 partidetan. Eskuin zein ezker hegaleko atzelari gisa maila onean aritzeko gai da. Era berean, nabarmentzekoa da area ingurura iristeko duen gaitasuna. Orain, Donostiara iritsi da taldearekin batera hazten jarraitzeko. 

Ongi etorri, Héctor!


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!