Gorka Álvarez Realeko emakumezkoen lehen taldeko entrenatzaile berria izango da. Emakumezkoen futbolari estuki lotutako ibilbide luzea duen Lasarte-Oriako teknikaria Zubietara itzuliko da, taldearen gidaritza hartzeko. Denboraldi honetako amaiera arte sinatu du kontratua.
Álvarezek ezin hobeto ezagutzen du txuri-urdinen egitura. 2017-18 denboraldian iritsi zen lehen taldera, bigarren entrenatzaile gisa, eta sasoi hartan bertan, hiru jardunaldiz, taldearen ardura hartu zuen behin-behinean. Haren gidaritzapean, Realak jokoan zeuden bederatzi puntuetatik bost eskuratu zituen, garaipen bat eta bi berdinketa lortuta.
Ondoren, Zubietan jarraitu zuen bere ibilbidea, teknifikazio arloan eta hirugarren zein bigarren taldeetako aulkietan. Hiru denboraldiz zuzendu zuen bigarren taldea, eta lehenengoan Bigarren Federaziora igotzea lortu zuen. Zubietan egin zuen azken denboraldian, berriz, laugarren postuan amaitu zuen taldeak. Joan den denboraldian Liga F-ko esperientzia zabaldu zuen, SD Eibarren bigarren entrenatzaile gisa.
Gorka Álvarezen etorrerak klubaren lan-ildoari eta ereduari jarraipena ematea ahalbidetuko du. Realaren egitura eta nortasuna sakon ezagutzen ditu, baita klubak futbola ulertzeko duen modua ere. Zubieta, prestakuntza-prozesua eta azken urteotan harrobitik lehen taldera iritsi diren jokalari asko gertutik ezagutzeak egokitzapena erraztuko dio, eta etapa berri honi ezagutzatik eta jarraitutasunetik heltzeko aukera emango du.
Ongi etorri berriro, Gorka!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin