CD TENERIFE B 1-2 REAL SOCIEDAD B

Saria egindako lanari

Gure bigarren taldeak berebiziko hiru puntu eskuratu ditu maila mantentzeko borrokan gaur goizean CD Teneriferen filialari irabazi ostean (1-2). Tenerifetarrak markagailuan aurreratu badira ere, txuri-urdinek emaitza irauli dute garaipena eskuratzeko. Partida oso parekatua hasi da, bi taldeek lehia bizia izan dute, baina nagusitasun argirik gabe. 35. minutura arte ez da markagailua mugitu, Adriana Méndezek etxeko taldea aurretik jarri duenean. Donostiarrak aukerak sortzen saiatu dira, baina ez dute zorterik izan.

Aldageletatik itzultzean, ordea, gure filiala arrisku handiagoz iristen hasi da aurkariaren atera. Horietako abagune batean, June Murillok berdinketaren gola sartu du. Gipuzkoarrak konfiantza hartu dute eta garaipenaren bila joan dira. Hala, norgehiagoka amaitzeko hamabost minutu falta zirela, Maria Mostajok bigarrena sartu du, markagailuari buelta emanez. Azken minutuetan, txuri-urdinak sendo aritu dira defentsan, eta abantailari eustea lortu dute partida amaitu arte. Urrezko hiru puntu sentsazio positiboak berreskuratzeko. Etenaldiaren ostean, donostiarrek Real Madriden filiala bisitatuko dute, aurkari zuzena dena. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

CD Tenerife B: A. Fernández, L. Sánchez, A. Méndez, E. García (Rossi, min. 74), Gálvez, Miranda, L. González, Betancor (Palacio, min. 80), Domenech (M. Álvarez, min. 80), Lecaille y J. Gómez (Pon, min. 59).

Real Sociedad B: Mendiburu, Etxebeste (kap.), Etxeberria, Soroa, Ruiz [(E. González, min. 46 (Casamayor, min. 60), Esteberena, Aranburu (Mugabure, min. 46), Zunzunegi, Arrondo, Isasisasmendi (Vidal, min. 90) eta Murillo (Mostajo, min. 67).

Golak: 1-0: A. Méndez, min. 35; 1-1: Murillo, min. 52; 1-2: Mostajo, min. 74.

Epailea: Noelia Badia. Txartel horia atera die etxeko J. Gómez, Gálvez, Lecaille, L. Sánchez y L. Gonzálezi eta kanpoko Isasisasmendiri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!