Real Sociedad - Sevilla FC (21:00)

Aurrera begira

LaLiga Anoetara itzuliko da, eta Realak aukera berri bat izango du aurrera begiratzeko. Londresen partida ona egin ondoren, azken minutuetan gertatutakoagatik merezitako saria lortu ez bazuten ere, Matarazzoren taldea etxera itzuliko da garaipenaren bidera bueltatzeko gogoz. Gipuzkoarrek edozeinen aurka lehiatzeko gai direla erakutsi dute eta orain sentsazio on horiek Anoetara eramatea bilatuko dute.


Sevilla izango dute arerio, aurkari historikoa, une onenean ez badago ere Europako postuen lehian jarraitzen duena. 19 puntu ditu sailkapenean, eta talde lehiakorra osatzen du, baliabide eta esperientzia handikoa; txuri-urdinei gauzak zail jartzen saiatuko dena.


Luis García Plazaren taldea Alavesen aurka eta derbian berdindu ondoren iritsiko da Donostiara, eta etxetik kanpo aurrerapausoa eman nahi izango du. Madrilgo entrenatzaileak oso trebeak diren jokalariak ditu bere agindupean. Ez da aurkari erraza izango, eta Realak nortasuna, erritmoa eta azken metroetan abilezia erakutsi beharko ditu hiru puntuak eskuratzeko.


Matarazzoren mutilek argi dute zein den bidea. Bosgarren postua eta sailkapenean dituzten 22 puntuak oinarri ona dira hazten jarraitzeko. Sevilla hiru puntura dago; beraz, igande honetan garaipena lortzeak zuzeneko aurkari batekiko aldea handitzeko aukera emango luke. Londresen gertatutakoa atzean utzi, garaipenaren bidera itzuli eta Anoeta, beste behin, gotorleku bihurtzeko garaia da. GOAZEN REAL!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!