Realeko emakumezkoen bigarren taldeak Teneriferen aurka jokatu beharreko partida berreskuratuko du, bere garaian denboralearen ondorioz bertan behera geratu zena. Norgehiagoka 12:00etan jokatuko da (penintsulako ordutegian).
Azken jardunaldietako emaitzek ez dute txuri-urdinen lana eta jokoa behar bezala islatzen. Donostiarrak maila onean ari dira, partidak lehiatzen eta gol aukerak sortzen, baina bi areetan eraginkorragoak izatea falta zaie sentsazio on horiek puntu bilakatzeko.
Teneriferen aurkako neurketa aukera berri bat izango da egindako lanari merezitako saria emateko. Eguneroko lanean, euren jokoan eta egiten ari diren bidean sinetsita, txuri-urdinek hiru puntuak eskuratu nahi dituzte datozen liga konpromisoei indarberrituta heltzeko.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin