REAL SOCIEDAD 2-4 SEVILLA FC

Egun txarra

Badira halako egunak, burua lainotuta duzun horietakoak, ezer ateratzen ez zaizun horietakoak. Saiatu arren, ez zabiltza fin. Hori bera gertatu da gaur Anoetan. Sevilla eraginkor batek hiru puntuak eraman ditu, etxekoak sentsazio arraroarekin utziz eta azken zortzi egunetan ligan bigarren porrota jasota.

Ezin okerrago hasi da partida. Etxekoen zalantza batek Sevillaren gola suposatu du neurketako bigarren minutuan. Alde ona, ordea, partida osoa geratzen zela egoerari buelta emateko. Sevilla atzean sartuta zegoela, Realak area kanpotik saiatu da, Sučić, Sarr, Guedes eta Takeren jaurtiketen bidez. Kanpokoak defendatzera mugatzen ziren, baina beste eraso isolatu batean, beste erdiraketa batean, Vargas sareetara bidali du baloia buruz, markagailuan 0-2koa jartzeko. Taldea aldageletara joan da, ziurrenik, denboraldiko lehen zatirik ahulena jokatu ondoren.

Bigarren zatian indarberrituta atera dira. Hasi eta hiru minutura, Sučićek boleaz sareetara bidali du Oyarzabalek lehen zutoinean buruz ukitutako baloia. Berdinketaren bila hasteko bultzada ona izan zitekeela zirudien, baina minutuak aurrera joan dira eta kosta egin da aukerak sortzea. Sevillaren gol bat baliogabetu ondoren, Oyarzabalek berdinketa lortzeko aukera ona izan du, baina gehiegi gurutzatu du jaurtiketa. Azken hamabost minutuetan, Reala gora joan da erabat, eta handik gutxira Fofanak aldea handitu du, 1-3koa eginez. Hala ere, donostiarrek ez dute amore eman, eta Diazek aldea murriztu du 90. minutuan. 2-3koarekin, oraindik berdinketa lor zitekeela sinesteko aukera zegoen, baina luzapeneko azken minutuan Isaacek 2-4koa ezarri du markagailuan.

Beste porrot bat, txuri-urdinentzat txarra izan den aste batean. Gaur, akatsak egin arren, taldeak ez du galtzea merezi izan. Amorrua, baina aurrera jarraitu beharra dago.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro (kap), Aramburu (H. Fort, min. 61), Sarr, Martín, Sergio Gómez, Gorrotxa (Turrientes, min. 82), Soler (Zakharyan, min. 73), Sučić, Take (Díaz, min. 73), Guedes eta Óskarsson (Oyarzabal, min.46).

Sevilla FC: Odysseas, Iglesias, Castrín, Kike Salas, Suazo (kap), Agoumé, Fofana (Sangate, min. 92), Vargas (Ejuke, min. 80), Guridi (Kochorashvili, min. 61), Felix (Peque, min. 80) eta Stassin (Isaac, min. 61). 

Golak: 0-1: Felix, min.2. 0-2: Vargas, min.37. 1-2: Sučić, min.49. 1-3: Fofana, min.84. 2-3: Díaz, min.90. 2-4: Isaac, min.90+6.

Epailea: Carlos Muñiz. Txartel horia atera dio etxeko Arambururi eta kanpoko Kike Salas, Odysseas, Agoumé eta Castríni.

Ikusle kopurua: 23.811 pertsona.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!