REAL C 3-1 SAN IGNACIO

Sendo mantentzen dira

Gure hirugarren taldeak beste garaipen bat lortu du San Ignacioren aurka gaur arratsaldean Zubietan (3-1). Lehen 20 minutu bikainak nahikoak izan dira donostiarrek hiru puntuak eskuratzeko eta sailkapeneko lehen postuan jarraitzeko.

Txuri-urdinak hasieratik hasi dira arriskua sortzen. Eraso azkarren bidez, batez ere Elcanok eta Xubanek gidatuta, lehen aukerak iritsi dira. 16. minutuan, Hodei Garitaonaindiak buruz egindako erremate bikain batekin aurretik jarri du gure hirugarren taldea, Joel Martínezek eskuinetik egindako erdiraketa bat baliatuta. Handik gutxira, Elcanok bere abiadura aprobetxatu du, atzera pasea eman eta Xuban Fernándezek sareetara bidali du baloia, markagailuko aldea handitzeko. San Ignacioren erantzuna geldikako jokaldi batean iritsi da. Ortiz de Urbinak buruz errematatu du, baloia, ordea, gutxigatik kanpora joan da. Donostiarrek baloiaren jabetza eduki badute ere,  40. minutuan, Lucas Felipe Gomesek kornerretik zuzenean gola sartzea lortu du, aldea murriztuz. Lehen zatiko azken aukera arriskutsua ere arabarrena izan da. Facultyk baloia etxekoen area barruan jaso du, baina egindako jaurtiketak langan jo du.

Bigarren zatiko lehen jokaldian, Facultyk berdinketa lortzeko aukera bikaina izan du berriro ere, baina Galileak geldiketa ikusgarria egin du haren burukada geldiarazteko. 51. minutuan, talde gasteiztarra jokalari bat gutxiagorekin geratu da, Sotok bigarren txartel horia ikusi ondoren. Handik gutxira, Danel Lópezek geldikako jokaldi batean langara bidali du baloia. Partida amaitzeko hamar minutu falta zirela, Danel Lópezek jokaldi bikaina egin du eskuin hegaletik. Balouk lurrera bota du eta epaileak penaltia adierazi du. Elcanok ez du hutsik egin hamaika metroetatik eta gipuzkoarren hirugarren gola sartu du, garaipena ziurtatuz.

Beste hiru puntu dinamika onari eusteko. Bosgarren garaipena jarraian lortu dute, lehen postuan sendotzeko. Datorren astean, bolada onari jarraipena ematen saiatuko dira CD Santurtziren aurka etxetik kanpo jokatuko duten partidan. Aupa Real!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!