KOMUNIKATU OFIZIALA

Staffeko egituraren berrantolaketa

Realak lehen taldeko entrenatzaile taldearen egitura berrantolatu du. Gorka Álvarezek lehen entrenatzaile izaten jarraituko du, eta antolaketa berriaren barruan, Aitor Resende behin betiko igaroko da lehen taldera, bigarren entrenatzaile lanetan aritzeko. Fernando Torresek, berriz, orain arte bigarren entrenatzaile izan denak, analista lanak hartuko ditu bere gain.

Aldaketa hauek Ángel Martín analistaren irteeraren ondoren etorri dira, ez baitu aurrerantzean talde teknikoan jarraituko. Realak eskerrak eman nahi dizkio Klubean egin duen ibilbidean erakutsitako lanagatik eta dedikazioagatik, eta onena opa dio etorkizun pertsonal zein profesionalean.

Aitor Resende lehen taldean behin betiko sartzeak aldaketa ekarriko du bigarren taldearen gidaritzan ere. Orain arte bigarren entrenatzaile izan den Iosu Diazek hartuko du lehen entrenatzaile kargua, eta taldeak orain arte egindako lanari jarraipena emango dio etapa berri honetan.

Horrela, bi taldeen egitura tekniko berria zehaztuta geratu da: Gorka Álvarez izango da lehen taldearen buru, eta Iosu Diaz, berriz, bigarren taldearena.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!